Ehun lagun inguru bildu dira Bizkaia Open Future_ programaren hasiera ekitaldian BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Bertaratutakoek Industria 4.0k eskaitzen dituen erronkak, aldaketak eta aukerak aztertu dituzte. Ezkerraldeko eta Bizkaia osoko industria-ehunaren eraldaketa honek, ekintzaileen talentua bultzatu nahi du.

Jardunaldian hitza hartu dute Iñaki Calvo, BIC Bizkaia Ezkerraldearen zuzendaria, Imanol Pradales Ekonomia Sustapen eta Lurraldetasun foru diputatua, Javier Zorrilla Telefonicako Iparraldeko zuzendaria eta Carlos Barrabés Barrabes Taldearen presidentea. Ondoren, eztabaida maila eratu da eta bertan esperientziak partekatu dituzte Luis Urkidi, Grupo Velatia, Beatriz González, Gestamp, Sonia López, Vicinay Marine Innovación, Santiago Alfaro, Semantic Systems, eta Fernando Presa, Nexmachina.