Gure zerbitzuen kalitatea lehentasuna da BIC Bizkaia Ezkerraldearentzat, izan ere, egunero erabiltzen duten pertsonen eta enpresen gogobetetzearekin zuzenean erlazionatuta baitago, eta hori da gure helburu nagusietakoa. Horrez gain, iraunkortasuna ere funtsezko balioa da gure erakundean, eta ondorioz, ingurumenaren babesean oinarritutako politika daramagu aurrera.

Horren guztiaren froga gisa, UNE EN ISO 9001:2008 eta 14001:2004 arauetan oinarritutako Kalitatearen eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratua ezarri dugu. Ziur gaude gure erabiltzaileei eskaintzen diegun bermea eta balio erantsia dela, etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromiso irmoa izateaz gain.

Bureau Veritas