Cobizi gizarte arloko enpresa berritzailea da, bakarrik dauden pertsona guztiei soluzio integrala ematen aitzindaria estatu mailan, euren adina edozein izanda ere. Une honetan BIC Bizkaia Ezkerraldeko ekintzailetza gelan dauden Cristinarekin eta Edurnerekin, Cobiziren sortzaileekin, egingo dugu berba.

Zer da BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ekintzailetza Gela?

BICen ekintzailetza gela gure lantokia da, beste profesional eta ekintzaile batzuekin partekatutako espazioa, gainerako lankideekin aukera profesionalak eta pertsonalak sortzeko lekua.

BICen ekintzailetza gelan lan egitea enpresa batean lan egitea bezala da, baina lankideak sail desberdinetan egon beharrean, gaitasun, interes eta harreman sare desberdinak dituzten profesionalak gure inguruan daude.

Zelan ezagutu zenuten BIC Bizkaia Ezkerraldea?

Demarekin garatu genuen gure negozio plana 1. taldeka digitala izenekoan parte hartuz, eta haiek BIC Bizkaia Ezkerraldea gomendatu ziguten.

Zer iritzi daukazue enpresa haztegiari buruz?

BICen laguntza izatea oso aukera ona da edozein ekintzailerentzat; oso zorionekoak gara komunitate honetako kide izateagatik

Zelan laguntzen dizue zuen garapenean?

Beste profesional batzuekin batera lan egiteko eta garatzeko espazio bat edukitzeaz gain, gure harreman sarea zabaltzen du bertan egiten diren networking saioen bitartez, Friday casual meetings izenekoen bitartez, adibidez.

Zelan sortu zen zuen enpresa?

Euren arazoetarako soluziorik aurkitzen ez zuten pertsonen kasu errealak ezagutu genituenean erabaki genuen lanari ekitea.

Zer egiten duzue?

Cobizi gizarte arloko enpresa berritzailea da, estatuan aitzindaria, BAKARRIK dauden pertsona guztiei soluzio integrala ematen, euren adina edozein dela ere. Bizikidetza unitate berri bat sortzeko babesgabetasun ekonomiko edo/eta emozional egoeran (adinarengatik, egoerarengatik, nortasunarengatik, bizipenengatik…) dauden pertsonak elkarren artean harremanetan jartzen ditugu etxebizitzaren gastu orokorrak partekatzeko (argiaren, uraren, gasaren… ordainagiri bakarra), haien ongizate emozionala hobetzeko, bakardadea arintzeko.

Egoera ekonomikoa eta emozionala hobetzeaz gain, egokitzapen prozesu osoaren eta egunerokoaren jarraipena egiten dugu, bitartekari lanak eginez, soluzioak bilatuz eta emanez, behar izanez gero bizikidetzarako zerbitzu gehigarriak eskainiz, hala nola doako laguntza juridikoa, izapide administratiboak, farmazia, garbiketa, etxeko laguntzaileak, janari-zerbitzuak, etab., eta gure erabiltzaileen harreman pertsonalak sustatzen ditugu tailerren, topaketen, bidaien eta abarren bitartez.

Zerk bereizten zaituzte sektore horretan aritzen diren beste enpresetatik?

Ez dugu ezagutzen gure enpresak bezala bizikidetza unitateak sortzen eta elkarrekin bizitzeko zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituen inor. Badaude euren negozio eredua belaunaldi arteko bizikidetzan oinarritzen duten enpresak, gela libre bat duten eta gela hori ostatu bila dabiltzan beste belaunaldi batzuetako pertsonekin partekatu nahi duten adineko pertsonak eta gela horren bila dabiltzanak elkartzen dituztenak.

Beste erakunde batzuk ere badaude, adinekoak aldi baterako edo modu iraunkorrean bizi diren egoitzak, edo Cohousing-a, adibidez, baina horietan beharrezkoa da kapitala edukitzea eta, batzuetan hasieran ordainketa handia egitea eskatzen duten bizikidetza-ereduak dira.

Zelan sortu zen ekiteko ideia?

Duela 3 urte ezagutu genuen elkar enplegu eta ekintzailetza anezka batean, oso ondo konektatu genuen eta denbora honetan harremanarekin jarraitu dugu. Funtzionamenduan jartzeko, benetan “beteko” gaituen ideia bat izan arte itxaron dugu, orain daukaguna gura genuen, egunero motibatzen gaituen zerbait, besteei laguntzea, orain arte praktikan jarri ez diren beste bizikidetza-modu batzuk sortzea, hain zuzen ere.