Formazioa

“Jarri balioan zure aktibo teknologikoak”, Bizkaia Open Future-n ireki den saio berria

Eraldaketa digitalak, teknologia kudeatzeko beste modu bat inplikatzen duten negozio eredu berriak dakartza. Martxoaren 6an, goizeko 10:00etatik 11:30era Crowdworking Ilgner-ean egingo den Bizkaia Open Future_ jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ondoren, networking-ean kafe bat hartzeko aukera izango dugu.

Explorer “Ideiak dituzten gazteak” hasi da, 33 ekintzailerekin Bizkaian

Explorer Space Bizkaia jarri da martxan, BIC Bizkaia Ezkerraldean dituen coworking guneetan, datozen sei hilabeteetan euren 20 ideiak lankidetzan garatuko dituzten 33 ekintzailerekin batera, aholkularitza pertsonalizatua jasoz eta berrikuntzan eta negozio ereduetan adituak direnen eskutik trebatuz.

Bizkaiko 2018ko Explorer ‘Jóvenes con ideas’ programarako hautatu diren gazteak

BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresa zentroak Explorer 'Jóvenes con ideas' ekintzailetza programa hartuko du berriz ere. 2018 urteko ediziorako hauek dira hautatu diren ekintzaileak:

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ikasenpresa Kongresua hartuko du abenduaren 14an eta 15ean

Euskadiko Lanbide Heziketako 570 ikasle inguruk Ikasenpresa Kongresuaren lehen edizioan parte hartuko dute datozen egunetan, “Izan ekintzaile!” leloarekin. Abenduaren 14an eta 15ean kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean izango da.

Garraio autonomoak garatzen dituen robotika sektoreko startup batek Santander YUZZ 2017 saria jaso du

Santander YUZZ 'Jóvenes con ideas' programak VIII. edizioaren irabazleak jakitera eman ditu. Proiektu irabazlean hauek izan dira: Santander YUZZ Universitas Miguel Hernández zentroko Odyssey Robotics, Santander YUZZ San Sebastián zentroko NaizFit eta Santander YUZZ Universidad de Santiago de Compostela zentroko Opseeker. 2018tik aurrera programa Explorer izena hartuko du.

Izena eman zibersegurtasunari buruzko ikastaroan

18 eta 35 urte bitartean badituzu, lan gabe bazaude eta zibersegurtasunari buruzko ikasketak izan nahi badituzu, Fundación Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ikastaroa da zure aukera. Ikastaroa azaroaren 28an hasiko eta 2018ko martxoan amaituko da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean izango dira aurrez aurreko klaseak. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.

Álex Ramosek irabazi du Yuzz Barakaldo 2017 SwiftFlast ikasleentzako plataforma digitalari esker

Alex Ramos SwiftFlast plataforma digitalaren CEOak jaso du Yuzz Barakaldo 2017 zentroaren sari nagusia. Horri esker, ikasleek bizilekua alokatu dezakete ikasiko duten hiri edo herrialdean, adibidez, Eramus ikasleek. Saria Silicon Valleyera bidaia izango da.

Ekoblogarien Topaketa. Sarea komunikabide moduan erabiltzeko garrantzia, ekintza indibidualetan eta kolektiboetan

Apirilaren 22an, larunbata, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ekoblogarientzako Topaketa hartuko du Equo Euskadik antolatuta. Ekimen honen helburua prestakuntza jardunaldia eta blogak komunikabide moduan zein erabilgarriak diren inguruan elkarrizketa jarduera egitea da.

Elevator Pitch, ekintzailearen erronka

YUZZerrek #esteesmiPitch erronkari aurre egin behar izango diote hilabete honetan. Euren proiektuaren garrantziaz konbentzitzeko gai izan behar dira minutu batean. 2016an, YUZZ Barakaldoko (BIC Bizkaia Ezkerraldean) Fernando Civeira, Wanafest proiektuarekin, iazko YUZZday finalean parte hartzeko hautatuetako bat izan zen.

BIC Bizkaia Ezkerraldearen XVI Casual Friday Meeting-ak Seed Capital Bizkaiaren finantzaketa ereduak hurbildu ditu

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Casual Friday Meeting izenekoak berreskuratu ditu, eskualdean enplegu egonkorra eta aberastasuna sortzen lagunduko duten finantzaketa ereduak hurbiltzeko xedez. Oraingo honetan, Crowdworking Ilgnerren egindako ekimenean Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiko zuzendariak parte hartu du.