Bizkaia Open Future

“Jarri balioan zure aktibo teknologikoak”, Bizkaia Open Future-n ireki den saio berria

Eraldaketa digitalak, teknologia kudeatzeko beste modu bat inplikatzen duten negozio eredu berriak dakartza. Martxoaren 6an, goizeko 10:00etatik 11:30era Crowdworking Ilgner-ean egingo den Bizkaia Open Future_ jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ondoren, networking-ean kafe bat hartzeko aukera izango dugu.

Aldundiak eta Telefonica-k Bizkaia Open Future_ ekimena berritu dute, lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arintzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak beren hitzarmena berritu dute, Bizkaia Open Future_ ekimenaren bidez lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arindu eta sustatzeko. Berrikuntza irekiko ekimen bateratu hori, zehazki, 2015. arteko lotura-puntu gisa finkatu da. Ekimena antolatzen da, batetik, BIC Bizkaia Ezkerraldea instalazioetan kokatutako espazio fisikoaren bidez, eta, bestetik, Telefónica Open Future_ plataforman oinarritzen den espazio birtual baten bidez.

Bizkaiko Isetic startup-ak eta Retailsights mexikarrak irabazi dituzte Ingeteam-en eta Tecuni-ren erronkak Bizkaia Open Future_ ekimenean

Bizkaiko eta Mexikoko RetailSights eta Isetic startup-ek irabazi dituzte Tecunik eta Ingeteam-ek sortutako erronkak. Azken bi horiek punta-puntako enpresak dira eta Bizkaia Open Future_ berrikuntza irekiko programaren esparruan lan egiten dute. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica-k sustatu dute transformazio industrialerako eta lurraldearen ekintzailetza dinamizatzeko

Bizkaia Open Future-k bi erronka plazaratu ditu Ingeteam eta Tecuni enpresekin

Bizkaia Open Future_k berrikuntza irekiko beste bi erronka plazaratu ditu beren sektoreetan erreferenteak Ingeteam eta Tecuni enpresekin. Aurkezpena irailaren 21ean izango da BIC Bizkaia Ezkerraldean eta proiektuak urriaren 9a baino lehen aurkeztu behar dira.

Startup batek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egingo du lan bizitza osasungarriaren ohiturei buruz kontzientziatzeko Aldundiak eta Telefonikak sustatuko erronka bati esker

Bizkaia Open Future_ ekimenaren barruan OSI Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuak (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea) eta Dibal enpresak argitaratu zituzten erronken irabazleak, hurrenez hurren, MedicSen startupa eta Irontec eta Embeblue enpresek aurkeztu zuten proposamen bateratua izan dira

Bizkaia Open Future_: Transformazio digitala, kontzeptutik errealitatera

Apirilaren 27an, 15:30etik 17:00era, Crowdworking Ilgner-en ‘Transformazio digitala, kontzeptutik errealitatera’ izeneko jardunaldia izango da, Bizkaia Open Future_ ekimenaren Sentsibilizazio Programaren barruan.

Bizkaia Open Future_ ekimenaren erronkak: “Bizkaia 4.0 Inmersion Trip” hasi da

Joan den otsailaren 27an epea amaitu zen, Gurutzetako Unibertsitate Erietxeak eta Dibalek Bizkaia Open Future_ programaren barruan plazaratu zituzten erronketara proposamenak aurkezteko. Apirilaren 5etik 7ra “Bizkaia 4.0 Inmersion Trip” ekimena izango da.

Bizkaia Open Future_ -k enpresa txikiei zuzendutako finantzaketa ereduei buruzko jardunaldia antolatu du

Bizkaia Open Future_ Telefónicaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenak, Wayra startup digitalak sustatzeko ekimenaren bitartez, jardunaldi ireki bat antolatu du enpresa txikiei finantzaketa ereduak aukezteko. Ekitaldia martxoaren 30ean izango da, 10:00etatik 13:00etara, BIC Bizkaia Ezkerraldearen Crowdworking Ilgner espazioan.

Euskal enpresa txikiak, hurrengo Bizkaia Open Future_ekimenaren jardunaldi irekian

Topaketa horren helburua, bertoko ekosistema ekintzailea sakontzea da, sektore teknologiko eta industriala eta datozen urteotan horiek izango dituzten erronkak lehen eskutik ezagut ditzazun.

Aldundiak eta Telefónicak ofizialki inauguratu dute Crowdworking Ilgner espazioa, non Bizkaia Open Future_ garatzen ARI den

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak inauguratu dute, ofizialki, Crowdworking Ilgner, BIC Bizkaia Ezkerraldearen instalazioetan Bizkaia Open Future_ programaren jarduerak garatzen ari diren espazioa. Foru Erakundeak eta multinazional digitalak sustatzen duten programa horrek bi helburu ditu: lehiakortasuna sustatzea Bizkaiko industriaren arloan, eta industriei beren burua eraldatzen laguntzea, ikusita gure inguruan zer aukera dauden negozio-eredu berrietarako eta industria arloko enplegu berria sortzeko.