BIC Bizkaia Ezkerraldeak (Cedemi izandakoa) XVIII. edizioa beteko duten Casual Friday Meeting-ei ekingo die 2018an. Aurtengo edizioa, talentuak Lurralde Historikoan duen kudeaketari eta salmentarako lankidetza sareak sortzearen garrantziari buruzkoa izango da. Oraingo honetan, Ilgner Espazioan martxoaren 16an egin den ekimenean Iván Jiménez Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako irabazi asmorik gabeko Bizkaia Talent erakundearen zuzendariak, Gonzalo Pellejero Techfriendly-ren zuzendari nagusiak, eta Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldearen zuzendari gerenteak hartu dute parte.

Jardunaldian, Iván Jiménez, Bizkaia Talentek, Bizkaian, eta Euskadin orokorrean, nazioarte mailako koalifikazio eta lehiakortasun maila altuko profesionalak erakartzeko, lotzeko eta bertan gerarazteko beharrezkoak diren baldintzak bultzatzeko eta errazteko aurrera daraman estrategian zentratu da. Foru erakundearen zuzendariaren iritziz “garai global honetan talentua kudeatzeko, gero eta garrantzi handiagoa du gune metropolitarretatik egiten den lanak, pertsonek eta familiek leku horietan garatzen baitute euren laneko eta bizitzako plana”.

Gonzalo Pellejerok, bere aldetik, produktu berritzaileak eta teknologiak sortzeaz aparte startup-entzat salmentak duen garrantzia, eta beste enpresa batzuekin, handiak edo txikiak badira ere, ezarritako harremanak, sinergiak eta bateragarritasunak baliatzeak hazkunde komertziala azkar dezaketela azaldu du. “Esfortzuak salmenta prozesuan zentratu behar dira. Beldurra ematen digun eta ahalik eta produktu hoberena garatzen zentratzera eramaten gaituen hesi ikusezin hori apurtu behar da. Lehen minututik harremanetan egon behar dugu bezeroekin, merkataritza prozesuei hasiera emanez: lehenengo ikasiz, ondoren akatsak eginez eta, azkenean, salduz”, adierazi du Techfriendlyren zuzendariak.

Casual Friday Meeting izenekoak erreferente gisa finkatu dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko, eta ondorioz Bizkaiko, enpresa eta ekonomia ingurunean, eta dagoeneko ezinbesteko ekitaldi bilakatu dira ekintzailetzaren sektorean. Iñaki Calvoren iritziz, “gure eskualdean eta Bizkaian ezagutza maila altua duten ekintzaileak ditugu, eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen helburuetako bat, horiek guztiek gure erakundea ahalik eta gehien baliatzea da. Casual Friday Meetingen edizio honetan, gure Lurralde Historikoaren ezaugarri den enpresa talentu guztia balioan jartzea nahi genuen. Horrez gain, adibide argi baten partaidetza daukagu, pertsonen gaitasun maila altuari esker bere negozioa aurrera eramateko gai izan den Techfriendlyrena, hain zuzen ere”.

Aurkezpen nagusien ondoren, Ilgner eraikineko inkubagailuan dauden enpresek bertaratutakoen aurrean aurkeztu dituzte euren proiektuak, enpresen ekimenak eta jakin-minak denen artean aztertzeko. Calvoren iritziz, “enpresentzat euren burua ezagutarazteko edo lantzen ari diren proiekturen bat aurkezteko aukera ona da. Etorkizunerako lankidetzak eta sinergiak ekar ditzakeen agertokia eskaintzen diegu “.