Bizkaia Open Future_ Telefónicaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenak, Wayra startup digitalak sustatzeko ekimenaren bitartez, jardunaldi ireki bat antolatu du enpresa txikiei finantzaketa ereduak aukezteko. Ekitaldia martxoaren 30ean izango da, 10:00etatik 13:00etara, BIC Bizkaia Ezkerraldearen Crowdworking Ilgner espazioan.

Helena Torrasen esku eta bere esperientziari esker, finantzaketa ereduen bizitza zikloak, inbertsoreak aurkitzeko moduak, horien aurrean egiteko hitzaldiak aurkezteko gakoak eta alor honetan erabilitako terminologia ezagutzeko aukera izango da.

Izen ematea beharrezkoa da