BIC Bizkaia Ezkerraldeak industriaren lehiakortasuna bultzatzearen alde eta 4.0 ehun industrialera igarotzeko erraztasunak sustatzearen alde apustu egiten du Bizkaia Open Future_ ekimenaren esku, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonikak martxan jarritako ekimena. Programaren zehaztasunak ezagutzera emateko, asteazken honetan, apirilak 20, startupentzako eta industriaren sektoreko enpresa txiki eta ertainentzako jardunaldi informatiboak ospatuko dira BIC Bizkaia Ezkerraldean (programaren aurrez aurreko saioak bertan egingo dira). Enpresa txiki eta ertainentzako saioa 9:30etan izango da eta startupentzako saioa, 12:00etan.

Bizkaia Open Future_ ekimenan parte hartzeko, nahikoa da Bizkaiko Lurralde Historikoan duela 10 urtetik hona eratutako startupa izatea eta jarduera 4.0 industriaren teknologia arloan garatzea. Enpresa txiki eta ertainen kasuan, aldiz, Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatua egotea eta azken hiru urteotan batez beste milioi 1 eurotik gorako fakturazioa eta 5 eta 50 langile artean edukitzea.

Asteazkeneko saio informatiboak Bizkaia Open Future_ ekimenaren gako guztiak ezagutzeko aukera emango du programaren antolatzaileen esku eta gainera, norbanako zalantzak argitu ahal izango dira.

Bizkaia Open Future_ startupak beren proiektuak bizkortzeko, teknologiak egiaztatzeko eta beren eremu beremo enpresekin harremanetan jartzeko aukera aparta da. Bestalde, enpresa txikiek eta ertainek 4.0 industriarantz aldatzeko eta bultzada moduan aukera paregabea da. Zentzu honetan, bizkortzeko, trebakuntzarako eta negozio ereduetan berritzeko programak diseinatu ditu; denak doanekoak eta jende-kopuru txikiari zuzenduta.

Parte hartzeko deialdia zabalik egongo da 2016ko apirilaren 29a arte. Ekimenaren informazioa handitu nahi baduzu, euren webgunean duzu: http://bizkaia.openfuture.org

Izena eman dezakezue maite.fernandez@bicezkerraldea.eus helbide elektronikoan.