David Bonilla, programazioaren sektoreko ekintzailea BIC Bizkaia Ezkerraldera dator Bizkaia Open Future_ ekimenaren bitartez, bere 15 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala Bizkaiko jendearekin konpartitzeko.

Hainbat startup sortu dituen eta estatu eta nazioarte mailako enpresen kontsultore denak adierazten duenez, “prestakuntza hoberena esperientzia da”. Hortik dator bere hitzaldiaren izenburua,“Una historia sobre aprendizajes en la creación de productos digitales”, bere eguneroko jardun profesionalak berarengan utzi dituen lezioak konpartitzeko xedez.

 

1.       Zerk eraman zintuen zure kontura ekitera?

Inoiz nire buruari “Zer gertatu ote litzatekeen ahalegindu izan banintz?” galdetu behar ez izatea?”.

 

2.       Zeintzuk dira ekintzaile batek arrakasta lortzeko eman behar dituen pausoak?

Nik ez dut nire burua ekintzaile arrakastatsu gisa ikusten. Hori dela eta, nahikoa daukat nik gauzak ondo samar egiten ahalegintzeaz, besteei aholkuak eman beharrean. Baina aholku bakarra eman behar badut, imajinatzen dut laguntzen eta irakasten dizun eta, aldi berean, egiten ari zarena benetako lelokeria dela aurpegira esateko gai izango den jendeaz inguratzea izango litzatekeela.

 

3.       Zein da Product Management on bat egiteko gakoa?

Umiltasuna. Hemen inork ez daki ezer eta ezin da ezer egintzat hartu. Probatzea, neurtzea eta horren arabera jardutea, pauso txikiak emanez.

 

4.       Zein da Product Management-aren egiteko nagusia?

Bezeroen, garapenaren, operazioen, marketinaren eta salmenten arteko topalekua izatea, eta jasotako informazio guztian oinarrituz, produktuaren epe laburreko eta ertaineko bilakaera definitzea eta zuzentzea.

 

5.       Zein aholku emango zenioke ekintzaile berri bati?

 

Ez dezala inolako eskulibururik jarraitu. Inork ezin du arrakasta bermatu, eta are gutxiago errepikatu ahal izango duzula. Ez ditzatela etorkizunean oztopo pertsonalak eragin ditzaketen erabakiak hartu (maileguak, lan bat uztea, etab.), euren proiektuak horretarako alternatiba bat eskaintzen dien arte.

 

6.       Zertan oinarritzen dira “Bonillaren Legeak”?

Nire esperientzietan. Ni ez naiz azkarregia eta, hori dela eta, niretzat idatzi nituen. Harri berarekin birritan –edo hogeita bost aldiz– estropezu ez egiten ahalegintzeko.

 

7.       Zerk eraman zintuen Bizkaia Open Futurerekin lankidetzan aritzera?

Komunitateari, Bizkaira eta Euskadira orokorrean, etorri naizen bakoitzean jaso dudan maitasunaren parte bat itzultzen ahalegintzeak. Hemen aurkitu dudan bakarra erraztasunak izan dira, gauzak egiteko gogoz datorren edozeinentzat.